Skip to main content

Lehen itzuli bikaina Vithas Gaztedi neskentzat

El pasado sábado 11 de diciembre a las 13:30, se enfrentaron en el campo de Lakua las chicas del Vithas Gaztedi contra el Hernani. Fue sin duda un partido en el que no faltaron emociones debido a la igualdad entre ambos equipos. El marcador acabó 10-7 a favor del Vithas Gaztedi, posicionándose así este equipo en el primer puesto de la liga Vasca femenina.  

Pasaden larunbatean, abenduak 11, Vithas Gaztediko neskek Hernaniren aurka jolastu zuten emozioz beteriko partidu gogor zein parekatu batean. Gamarrako zelaia euriaz istildu egin zenez Lakuako zelai artifizialean jolastu behar izan zuten. Partidua 10-7 emaitzarekin bukatu zen, garaipena eskuratuz eta Emakumezkoen Euskal ligako lehen postua lortuz.

Eguraldia zela eta, Hernaniko taldea apur bat berandu heldu zen giroaren tentsio eta urduritasuna igarriz. Partidua hasi eta 14 minututara Chenoaren eskutik Vithas Gaztediren lehenengo entsegua heldu zen. 24. minutuan Hernanik entsegua sartzea lortu zuen markagailua 5-7 haien alde jarriz.

Nahiko parekatua mantendu zen bigarren zati ia osoa, baina talde-lan gogor baten ostean gure Itziar Costumerok 70.minutuan entsegua sartzea lortu zuen eta honekin markagailua 10-7 gure alde mantendu zen partidua bukatu zen arte. Egun garrantzitsua zen denboraldian zuzentzen joan direna eta partidu bakoitzean ikasitakoa praktikan jartzeko. 

Akatsak zuzendu eta gogor entrenatuko dute bolada honekin jarraitzeko! Nonstop! 

Aupa Gaztedi Neskak!!

 

  

Fecha

14/12/2021


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: