Skip to main content

Senior Femenino

Gaztedi Neskak
19
AVK BeraBera
20

Irabazteko gogoz

Aurreko igandean, hilak 22, Gaztedi Neskak bederatzigarren jardunaldia jokatu zuen AVK Bera Beraren aurka, Gamarran. Zelaia izoztuta zegoen arren, neskek […]

Aurreko igandean, hilak 22, Gaztedi Neskak bederatzigarren jardunaldia jokatu zuen AVK Bera Beraren aurka, Gamarran. Zelaia izoztuta zegoen arren, neskek bazekiten aurretik partidu gogorra zuekatela, eta gogo handiz aurkeztu ziren zelaian. 

Hasieran oso parekatu ibili ziren nahiz eta presio handia izan, aurkariak etengabe etxekoen zelaian baitzeuden. Hala ere, baloia izateko gura handia zeukaten bi taldeek. Lehenengo entsegua 29. minutuan gauzatu zuen donostiarren 10 zenbakiak. Presioa mantendu eta bigarren entsegua lortu zuten handik minutu gutxira, Bera Berakoen 11 zenbakiaren eskutan, transformatzea lortu zutena. Hala ere, gasteiztarrek ez zuten amore eman, eta atsedenaldia iristear zegoenean, partidua birbideratzea lortu zuten, Claudia De la Lomak egindako entsegu batekin, markagailua 5-12 utzi zuena. 

Atsedenaldiaren ostean, Gaztedi indar handiz itzuli zen zelaira, presioa aurkarien zelaian jarri eta markagailuari buelta emateko gogoz. Horrela, bigarren entsegua lortu zuten, meleak entsegu marka pasa, eta Miren Legidok gauzatu zuenean. Jarraian, June Sánchezek transformatzea lortu zuen. Neskek gogor jarraitu zuten eta 54. minutuan Sinead Ross-Magahyren eskutik talde gasteiztarrak hirugarren entsegua lortu zuen, Junek transformatzea lortu zuena. Partiduak intentsitate haundiz jarraitu zuen, 61. minutuan Bera Beraren 13 zenbakiak entsaiatu zuen arte, markagailu parekatua lortuz(19-17). Partiduaren bukaera oso defentsiboa izan zen gasteiztarrentzat, eta aurkarien hainbat entsegu taponatzea lortu zuten. 78. minutuan Bera Berak transformatutako zigor kolpe batekin beste hiru puntu lortu zituzten donostiarrek. Ostean, Gaztedik donostiarren zelaira itzultzea lortu bazuen ere, partidua donostiarren garaipenarekin bukatu zen, emaitza 19-20 izanik.

Partidu honek, gasteiztarrak garaipena eskuratzeko grinarekin, eta hurrengo partiduan berriz ere zelaian guztia emateko prest utzi ditu. Garaipena oso gutxirengatik lortu ez arren, pozik bukatu dute Gaztediko neskek asko ikasteko balio izan dien partidu bat izan delako, eta gainera nahiko txukun jokaturikoa. 

Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Fecha

24/01/2023


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak, Orokorra


Partekatu artikulu hau: