Skip to main content

Senior nesken urteko lehen partida!

Larunbat honetan, urtarrilaren 26a, emakumezkoen senior taldeak urteko lehen partida jokatuko du Termas Bera Beraren aurka. Topaketa 16:00etan izango da, […]

Larunbat honetan, urtarrilaren 26a, emakumezkoen senior taldeak urteko lehen partida jokatuko du Termas Bera Beraren aurka. Topaketa 16:00etan izango da, Anoetako miniestadioan, Donostian.

Emakumezko seniorrak 2021eko abenduaren 11tik ligako partidarik jokatu gabe darama, Bilboko Unibertsitateko taldearen aurkako partida Covid-19rekin atzeratu behar izan baitzen. Nahikoa denbora izan dugu lehenengo itzulian egindako akatsak entrenatu eta hobetzeko.

Aurreko partidetan, emaitza nahiko berdintsua izan zen, nahiz eta Termas Bera Bera taldearen aldeko markatzailea amaitu zen; horregatik, azken hilabete honetan gogor lan egin dugu garaipena lortzeko, ligako sailkapena oso parekatua baitago.

Itzulerako lehen partida honetan, June Sanchez eskolatik igo berri den txiki baten lehen partidua izango da, jolasari ikusmena eta oldarkortasuna emanez. Bestalde, Saquia Asse lankide ohiak gurekin jolastuko du berriro, abenduaren amaieratik gurekin daramagun 3/4ari bizkortasuna eta azkartasuna emanez.

Denak gaude gogotsu garaipena etxera eramateko eta horrela urtea garaipenarekin hasteko!

Fecha

27/01/2022


Comentarios

0


Categorías

Gaztedi Neskak, Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: