Skip to main content

2. Autonomika

Zornotza Urgozo
12
Vithas Gaztedi
14

Zornotza Urgozo vs Vithas Gaztedi • Crónica

Argazkia/Foto: Gorka Valdecantos[es] Intenso partido el jugado por el Gaztedi B el pasado sábado en casa del virtual líder de esta segunda división autonómica, el Zornotza Urgozo R.T. de Amorebieta.Comenzó el partido como se preveía ante un duro y bien…

Partidu lehiatua izan zuen Gaztedi Bk behin behineko liderraren etxean, Zornotza Urgozo R.T. talde bizkaitarra.

Gogor hasi zen norgehiagoka aurkari sendo baten aurka, espero zitekeen moduan, baina Gaztediren defentsa bikainak antzu bihurtu zituen talde bizkaitarraren entsegu saiakera guztiak.

Horrela iritsi zen etxekoen lehenengo entsegua, eta 3/4en akats txiki batez baliatuta lehenengo zazpi puntuak igo ziren markagailura.

Bigarren zatia heldutakoan, Gaztediko aurrelarien lan bikainarekin, bai defentsan eta bai erasoan, lehenengo zazpi puntuak erdietsi zituen talde arabarrak.

Beste akats baten ondorioz, Zornotzarrek beste entsegu bat egin zuten, baina ostikotzaileak ez zuen baloia makilartera sartu. Gaztedi Bkoak ez ziren kikildu, eta bost minuturen faltan makilen azpian entsegua lortu zuten. Oraingoan ostikatzaile arabarrak barrura sartu, eta 12-14 aurretik jarri zen. Beraz, Gaztedik garaipena lortu zuen Zornotzan, ordura arte garaitugabea zen Zornotza Urgozoren aurka.

Kronika: Israel Luis Abad

Fecha

21/12/2021


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: